Testuingurua
Gazte biak: Egunon, zer pasatzen da?
2. bezeroa: Ba... gazteei buruz hizketan gengozan eta konturatu gara, jakin barik, zuetaz txarto hitz egin dogula.
Dendaria: Ilusiorik, behar egiteko gogorik, ba ete daukazue?
Gazteak: (Alkarri begira ) Bai, noski.
1. gaztea: Mundu honetan gertatzen dana argi eta garbi dago.
Ez deuskue emoten aukerarik, ezin dogu lanik egin esperientziarik ez badogu.
2. gaztea: Ez dogu askatasunik besteen aurrean gure eritziak aldarrikatzeko.
Dendaria: Horixe da ikusten dodana egunero nire etxean.
(Paule eta Dogartziren gurasoak Koldo eta Karmen, tabernara joaten dira)
Koldo: (Bere seme-alabei) Zer egiten dozue hemen?
Dogartzi: Berbetan gagoz.
Tabernaria: Ni zuen edadekoa naz eta euren berbak entzunda aho zahalik geratu naz.
Karmen: Paule, erosketak egin dozuz?
Paule: Bai horixe!
Karmen: Azkar bukatu eizue, etxera joan gaitezan.
Dogartzi: Lasai, ama.
Xurgin: Arrazoia daukazu.
Bai guraso petardoak!
Leire: Begira, hor datoz gureak.
(Xurgin eta Leireren gurasoak, Kosme eta Kandelari, tabernan sartzen dira)
Kosme: Arratsaldeon, neska-mutilok!